Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-09-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Bizkarra
Bertsoa entzun |
2023-09-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Bizkarra
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Agirre
Hemen mina det ta han ere bai
eta ez da aitzakia
zalantzan baina hirugarrenez
sartzeko erabakia
hartu det baina zer da gudari
trintxera edo lubakia?
Nere kontura ein nahi al dezu
desahogatze terapia?
A. Bizkarra
Desahogatzeko sartzen nizkizun
hatza eta azazkala
ta bulto horri igarri nion
kontxo! Ernia diskala
bi sesiotan handituz joan naiz
presioaren eskala
bazalakoan ekin da ekin
gaur ohartu naiz ez dala.
A. Agirre
Bi minutura pentsatu ohi det
“Etxean gelditu banintz!”
minez etorri eta buruko
mina ere ez det murritz
ernia diskala zure diskoak
ere zenbat kontu ta hitz
gaitzerdi mina emanda gero
isilik egongo balitz!
A. Bizkarra
Beraz gogaitu egin zarela
da daukazun apurua
beste kontsulta batean egin
lagun itzulingurua
ze egun hala konpontzen dira
aldrebes dago mundua
psikologoak giharrak eta
fisioterapian burua.
A. Agirre
Nire burua sendatzea da
nunbait zerorren aukera
baina atzaparra indartsu doa
noiznahi lepotik behera
filosofatzen hasten zait eta
gero husten dit kartera
bertikalean sartzen naiz eta
horizontalen atera.
A. Bizkarra
Hasera baten pentsatzen nuen
zer ditu hiru, bi txito?
Gero pilota azaldu zen ta
ai! Minari nok eutsiko?
Zu palan sarri ibiltzen zara
baduzu hainbat exito
despiste baten pilotaren bat
ez al zendun irentsiko?
A. Agirre
Hona sartzean ez nun espero
nik Aitorren besarkada
baina minbera zait atzaparra
minberago begirada
pelotaren bat jan ote dedan
ze sintesi ona hara!
Jan banu ere handigoa da
zuk daukazun harrikada.
A. Bizkarra
Bizirauteko ibiltzen bainaiz
harrikadaren preminan
baina zu berriz egotekotan
uzkur kaleko izkinan
zoro haizeaz ta harrikadaz
ikaratua bazinan
ofiziotik o-fisio naiz
reziboa o-fizinan.