Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2023-09-30 Lazkao Jaialdia
Conducteur/trice
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Elustondo, Nerea
Iguaran, Oihana
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ama-alabak zarete. Oihana, ama, eta Nerea, 8 urteko alaba. Alabak esan dio amari bere urtebetetze festara ez dituela bere gelako lagun guztiak gonbidatu nahi.

Description

Air
Zeruari begira
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Hogei lagunentzako
prest zagon pastela
konfetiak, globoak
ta zortzi kandela
zertan puskatu behar
den hire ikasgela?
Herorrek ondo dakin
gaizki dagoela. (bis)

N. Elustondo
Jakinaren gainean
nengon orain arte
baina etorri ezean
neretzat ze pake
izan ere batzuek
arantza daukate
eta eskolan burla
egiten didate. (bis)

O. Iguaran
Horren haiz sentikorra
ta horren haiz guri
amildegia bihur
genezakeen zubi
ta beraiei bihurtu
hi indar irudi
denak ozen kantatzen
Zorionak zuri! (bis)

N. Elustondo
Hori horrela balitz
ze zorion txute!
Baina alferrik ez ditut
hamazortzi urte
ta ez etortzeana
nahiagoko nuke
zuretaz ere gaizki
hitz egiten dute. (bis)

O. Iguaran
Eta hik ezin heldu
ezin ikusira
lau lagun, lau etsai hor
badauzkan guzira
ez haiz ailegatuko
keinu itsusira
baina azkar heldu haiz
adin nagusira. (bis)

N. Elustondo
Zortzi urte ditut nik
zuri berdin-berdin
nere emoziorik
garbi esan ezin
ba nere gela dena
hona etor dedin
pastela azukre ordez
gatzarekin egin. (bis)

O. Iguaran
Luzituko dinagu
poza ta glamourra
bilakatuko haugu
gelako ikurra
sobran geratu dedin
beraien egurra
beste aldera pasa
behar den beldurra. (bis)

N. Elustondo
Eskolan ere hori
esaten dute maiz
baina ez naiz sentitzen
gorputzaldi alaiz
etxea dekoratu
mila motibo naif
baina ama ez harritu
ni joaten ez banaiz. (bis)

O. Iguaran
Elegante haizela
nola badakiten
euren bajeza berez
ez hadila irten
eurak irtengo ditun
lotsak irakiten
lotsa hau hik heuk partez
eurek behar diten. (bis)

N. Elustondo
Baina horretako dute
azala lodiegi
ta hargatik nahiz eta
jardun erdiz erdi
ama zure aholkurik
ez nuke nahi segi
nahiago det kantatu
Zorionak neri. (bis)