Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-10-07 Odieta Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2023-10-07 Odieta Berezia
Bertsolaris / Auteurs
Ibarzabal, Nerea
Soto, Julio
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Baselizako horma batean 1905eko egunkari errepublikarrak daude. Urte horretan baseliza handitzeko lanak egin ziren. Bertan lanean ari ziren bi langile errepublikarrek gorde omen zituzten habe batean. Duela gutxi baseliza konpontzen ari zirela topatu zituzten eta ohar bat zuen: “Baseliza hau bi langile errepublikarrek konpondua da”. 1905. urtean zuek San Urbanoko berritze lanetan ari zareten errepublikako bi langileak zarete. Hortxe ari zarete lanean eta hizketan.

Description

Air
Kintak jarrita ondorenian
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-10-07 Odieta Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Erortzen uzten diren ermitak
herritik dira bakartzen
hargatik gabiltz galtza mahoiaz
gure gerriak behartzen
paretak karez zipriztintzen ta
teilatuan teilak jartzen
oraindik pixka’t falta da baina
ari da itxura hartzen.

N. Ibarzabal
Eliza zaharrek heuren zimentu
guztiak ahul dituzte
ta horretarako hona ekarri
gintuzten hala dut uste
ez dakit zeinen etorkizuna
datorren… Ze buruhauste!
Guk nahi genukeen modu horretan
oroituko al gaituzte?

J. Soto
Hemen gabiltza argamasa ta
karearen igurtzitan
lana eginez askotan eta
deskantsu hartzen gutxitan
teilatutikan gora begira
nik pentsatzen dut utikan!
Jainkoagan baino fede gehiago
daukat nik Errepublikan.

N. Ibarzabal
Betirakoa izango al da
gaurko egunen distira?
Zuk badakizu historia maiz
doa krisitik krisira
ta honen kontrako marmarrak ere
urrundik entzuten dira
gu teilatura igota eta
apaiza behetik begira.

J. Soto
Baina apaizak eskatzen baitu
hamaika miserikordi
baino Euskal Herri eta Espaini
nola diren bi histori
hogeigarrengo zikloari’re
lehen bost urteak erori
hemendik goitik susma dezaket
zerbait ez doala ongi.

N. Ibarzabal
Ze etorriko da pasatakoan
hogei-hogeita hamar urte?
Zer botako da gure aurpegira?
Zer eskertuko digute?
Gaurko egunkari txataltxo hauxe
hemen gordetzean truke
gure egun bat nolakoa zen
ulertuko ote dute?