Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Ander Sarriugarte

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Abra Saria (22. 2023. Getxo)
Représentación
2023-02-17 Getxo Sariketa
Gai-emailea
Torralba, Naroa
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Maddi
Sarriugarte, Ander
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kazetariak zarete. Albiste bat jaso duzue publikatzeko, baina badakizue faltsua dela. Hala ere, bisitak edo klik-ak behar dituzenez, Maddik publikatu egin nahi du; Ander ez dago konbentzituta.

Description

Air
Beti penetan beti penetan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Ander Sarriugarte

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ma. Agirre
Guri arazo bat sortua zaigu
eta goazen harira
nire arrazoiak baditut eta
begira Ander, begira
nahiz ta inori gaur ez gustatu
gezurrek duten dizdira
egiak ez du ezer balio
klikak dirua badira.

A. Sarriugarte
Klikak euria direla beraz
eta egia maluta
justu halaxe salbuespenak
sortzen ditugu salbuka
ta hortxe goaz noraezean
ezin inori saldu ta
kazetaritzak zer balio du
gure izenak salduta?

Ma. Agirre
Gaur egun denak balio digu
nahiko erreza da berez
fake newsak* edo benetakoak
denak berdinak direnez
beraz publika dezagun behingoz
izango da nahiko errez
lehen aldia ez da izango
eta azkena ere ez.

A. Sarriugarte
Azkena ez dela diozu eta
ezin jauzi beherago
tinta zuria busti dugu ta
gezurra beteta ardo
clickbaitzaleek** Twitter hortatik
har diezaioten trago
orri zuriak balio ohi du
gezurrak baino gehiago.

Ma. Agirre
Baina bizitzan ez da egiten
guztia gure nahieran
eta ez zaitut zu prest ikusten
gezur esateko eran
publikatuko dut notizia
baldin badago aukeran
kontzientzia zikin noa etxera
baina dirua soberan.

A. Sarriugarte
Dirua sarri zulotik behera
joaten da komunetan
gu hemen gaude itxurakeriz
kazetarien mugetan
jarri behar dira gure izenak
olatu honen kisketan
nahi duzunean topo egingo
dugu berri txikietan.

* “Feikniusak” ahoskatu du.
** “Klikbeitzaleek” ahoskatu du.