Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-03-25 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Ekhiñe Zapiain Arlegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Osinberde Saria (10. 2023. Zaldibia)
Représentación
2023-03-25 Zaldibia Sariketa
Gai-emailea
Irastorza, Joxi
Bertsolaris / Auteurs
Aiestaran Iparragirre, Maddi
Zapiain Arlegi, Ekhiñe
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ekhiñe adopzioan eman behar izan zenuen zure haur jaio berria, zure sabeletik atera zen haur hura. 18 urteko gaztea da Maddi, gaur ate joka azaldu zaizuna zure berri jakin nahian.

Description

Air
Gizakiak harri bat
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-03-25 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Ekhiñe Zapiain Arlegi

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Aiestaran
Hemezortzi urteak
igaro ondoren
ez dakit hautu ona
hauxe izango den
baina nola aspaldi
urduri nagoen
ezagutu nahi nuke
ahalik ondoen
ate hontaz bestalde
zer ote dagoen. (bis)

E. Zapiain
Norbait hezteko gai ez
denean norbera
horrek ni bultza nindun
alaba uztera.
Hemezortzi urteko
neskatxa da bera
ta hurbildu denean
etxeko atera
nahi nuen baina ez zait
hitzikan atera. (bis)

M. Aiestaran
Ezezagun baitzaizu
gaurko neskatila
nigan beti izan da
kontu hau isila
ta behin sortu zitzaidan
barne iskanbila
bulkada batek zion
etorri nendila
galderarik izan ez
ta erantzun bila. (bis)

E. Zapiain
Ba ez dut erantzunik
bilatu zeharo
ez zegon baldintzarik
ta beraz akabo
biologi kontuak
dira hain arraro
nahiz alaba zaitudan
ez dudan hain klaro
aurpegia ikustea
bertzerik ez dago. (bis)

M. Aiestaran
Ezezagunak zaizkit
begi ta inguru
baina ezagutzea
dudanez helburu
atari hontan gaude
biok buruz buru
somatzen dut biongan
nahiko inseguru…
Elkarrekin kafe bat
hartuko al dugu? (bis)

E. Zapiain
Ez diru ez baldintza
ta hamaika istori
joan nintzen bulegora
ta alaba tori
har dezagun kafea
ta ez erran inori
nahiz ta igual ez duzun
ulertuko ongi
maite zintudalako
egin nuen hori. (bis)