Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Amillategi, Ibai
Ibarzabal, Nerea
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Nerea udaltzaina zara. Alkoholemia kontrola egiten zabizela kotxe bat gelditu da zugandik 100 metrora. Hurbildu zarenean Ibai aurkitu dozu kopilotoaren jesarlekuan jarrita. Ez dago beste inor.

Description

Air
Orioko balearena
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Nerea Ibarzabal

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Kotxera hurbildu ta
segidan nabari
halako aroma bat
belar ta edari
kopiloto, esaiozu
berehala argi
putz egiteko lagun
ikusezinari. (bis)

I. Amillategi
Anbientadorea da
kategorikoa
nahiz eta usaina izan
hain agerikoa
multa ezin da jarri
badakit nehikoa
kotxea dogunean
automatikoa. (bis)

N. Ibarzabal
Beraz, hasiko dugu
txisteen jokoa
nik denbora badaukat
eta ez da oztopoa
zero-zero markatuz
hor dabil txokoa
multa izango duzu
bai bi zerokoa. (bis)

I. Amillategi
Eskapatzeko ez dekot
gaurkoan kemenik
nahiz ta ez dodan emon
oraindik izenik
ze eitten dozu kontrola
egiten dinot nik
udaltzainek ez deuke
horren eskumenik. (bis)

N. Ibarzabal
Ertzainek badauzkate
horrelako zamak
eta oin ardura hau
neronek daramat
alkoholemiarekin
piztu dira alarmak
zu lakoengatik guk
darabilzgu armak. (bis)

I. Amillategi
Egia horregatik
dozue kemena
ta parkatu egiten
dodan aipamena
pagatuta akabo
gaur ere problema
badakizu egiten
ezikusiarena. (bis)