Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Aissa Intxausti

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Intxausti, Aissa
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Gero eta gehiagotan egiten dozu. Inork ikusi barik egiten ahalegintzen zara

Description

Air
Gai horrek badu mamia
Nom de la strophe
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Aissa Intxausti

Nom de la strophe:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zaila da zuen aurrean
guztia azaltzea
parrandan gustatzen zait ta
kontrol pixka’t galtzea
berdin zait taberna baten
bakarrik geratzea
beti izaten dut gosea
gose ezin asea
nahiz ta nerabezaroan
izan zuen pasea
onartzen dut gustatzen zait
gehiegi ligatzea. (bis)

Gehiagotan egiten dut
hau azken asteetan
normalean izaten da
beti parranda bueltan
gehiegi zentratzen al naiz
lige kontu hauetan?
Baina beti al loro nago
edozein tabernetan
sekretua balitz bezela
erdi izkutaketan
beti txortan bukatzen dut
tabernan komunetan. (bis)

Gazte garaian bueno, ok
baina orain trantzeko
hogeita hamar urterekin
jada ez da baleko
ta kostata ibiltzen naiz
altuan onartzeko
nahiz eta pasatzen dudan
parrandaro ederto
ingurukoak prest daude
beti kritikatzeko
ta kritikak jaso baino
izkutatu hobeto. (bis)