Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Ibarzabal, Nerea
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Kasualitate hutsa izan zan, baina orain, inoz gertatu jatzun onena dala uste dozu.

Description

Air
Baserrian jaio nintzan
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitza baten ematen
den ehun ta bigarren bueltan
ezin jakin nork ukitu
ahalko zaituen benetan
nik hamasei urte neuzkan
eta herriko jaietan
dena eder ta arina
izaten zen garaietan
baina batzutan irauten
du gauzak urte luzetan
gu lagun minak bihurtu
ginen geroko urtetan
gura barik sortzen diren
elkarrizketa xumeetan
elkar ezagutu gendun
tabernako komunetan.

Kleenexa eskatu zenidan
ta nik eman berehala
hankekin eutsi artean
ate zahar baten hegala
nahiz eta ez zirudien
laguntasun ideala
nire bihotzak hartu du
zure bihotzan atala
hogei urte joan dira
ez da denbora makala
biok dibortziatu gara
ta ume pare zitala
mudatu zaigu ilea
zimurtu zaigu azala
laguntasunak hor dirau
utzi genuen bezala.

Zahartzen ari gara ta
urdindu dira ametsak
aldiro pizten ditugu
halere pozaren metxak
kafe bat hartu ohi dugu
hartuz gero ondoezak
ta konpartitu pastillak
eta pixaren konpresak
auskalo ze etorriko den
hartuko gaitu sorpresak
nik etxe bat nahiko nuke
eta zu pisukidetzat
ureztatzeko kaktusak
garbitzeko leiho ertzak
pozik prestatuko nuke
jardin eder bat zuretzat.