Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Représentación
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Auteurs
Otamendi, Asier
Viñaspre, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Euskal Herrian jaio eta senegaldar jatorriko lehengusuak zarete. Ahal duzuenean joaten zarete familia eta lagunak bisitatzera, baina hango lagunak eta familiakoak ezin dira zuek bisitatzera etorri. Iñaki hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iñaki Viñaspre
Gure gurasoak elkarrekin
aspaldi etorri ziren
gu hemen hazi ta hezi gara
nahiz azalean ikusten ez den
berdintzat sentitu nahi nituzke
nola familia diren
baina sentitzen naiz pribilejiatu
berdin han ta berdin hemen!

Asier Otamendi
Senegalera berriro ere
gure bidai erritoa
haien miresmen aurpegia da
ulertzeko logikoa
esango diet lan prekarioan
nagola hemen itoa
jakin dezaten lehen mundu hau
ez dela hain idilikoa!

Iñaki Viñaspre
Idilikoak beti izaten
baitu nahikoa arrisku
baina guk haruntz ahal dugu eta
haiek ezin dira aritu…
Ezberdin garela esaten dute
paperek dute aurkitu
ni ezberdintasun bila egon arren
ezin ditzaket aurkitu!

Asier Otamendi
Ta haiek gugana etortzeko
badauzkate esperantzak
desberdintasun batzuk badaude
ta nere ustetan latzak
paradoxa batean bizi naiz
hauek dira nere martxak
hemengoentzat pobreak gara
hangoentzat aberatsak!

Iñaki Viñaspre
Begirada zuzentzen denean
karteraren ingurura
nola ez dugu ba osatuko
gu biok txiroen kluba!
Ahal bestetan etorri gaitezen
zeharka dezagun muga
muga batek ez baitu hautsiko
gure arteko lotura!

Asier Otamendi
Hemen lanean pasatzen dugu
kasi-kasikan eguna
gero etxean bakardadea
tristura eta iluna…
Jaioterri hartan ikusten dut
nik nere etorkizuna
baina han ta hemen izan nahi nuke
senegaldar euskalduna!