Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Représentación
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Auteurs
Abarrategi, Peru
Viñaspre, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Peru, Marierrauskin zara. Eta, zu, Iñaki, Edurnezuri. Egokitu zaizuen bizitzaz nazkatuta elkarrekin autostop egiten jarri dira, askatasun bila. Peru hasita, hiruna bertso seiko motzean.

Description

Air
Dozena bat bertso berri A
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peru Abarrategi
Hau zer da, ipuin bat ia
edo azkenengo zatia?
Gure etxeetatik eskapatzeko
hartu erabakia
ta ez badu ematen astia
izorratuta guztia
ordu batetan etxeratzeko
daukat aitzakia! (bis)

Iñaki Viñaspre
Ordutegia itzela,
ezin zen izan bestela!
Nik ere ezin dut ahaztu haien
sagarra ustela
gero diote horrela
fruta oso ona dela.
Gaurtik aurrera txutxeekin bete
behar dut sabela. (bis)

Peru Abarrategi
Beraz, frutari ikara;
txutxerizalea zara…
Kotxe bat hona etorriko da
aizu, beharbada.
Begira zazu bertara
Asterix ta Obelix, hara!
Irribarretsu esan digute
goazen Baionara! (bis)

Iñaki Viñaspre
Plana ez da horren grabe
Baiona hor, parez pare!
Hala ere nere ustetan pixkat
okertua zaude.
Fijatzeko ere bagaude
zapata hoiekin halaere
igual hobe ez, kristalezkoak
ta takoirik gabe. (bis)

Peru Abarrategi
Gure etxetik ihesi
ta ezetz bueltatu etzi
etxe hoietan zain daukaguna
ez dugu merezi!
Ba jakin nik ez dut etsi
takoiena ez da gabezi
KORRIKArako daukadan maila
ez zuk gutxietsi. (bis)

Iñaki Viñaspre
Ni, berriz, nauzu motela
erakustaldi itzela
egin didazu ta aho zabalik
nago dena dela
lehen esan duzu horrela
berez Asterix zarela
baina korrika egiten duzu
Idefix bezela. (bis)