Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolaris / Auteurs
Etxeberria, Oier
Labaka Mayoz, Ane
Exercice
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé
Drone erabiltzaileak zarete, eta Gipuzkoa airetik grabatzen ari dira.

Description

Air
Mendiko umea naiz
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Ane Labaka Mayoz

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Oiartzunen hasita
hara Arditurri
O. Etxeberria
inguruotan daukat
ezagutza urri
A. Labaka
zerutik berez dena
leike irakurri
O. Etxeberria
ta behera erortzea
berriz beldurgarri.

O. Etxeberria
Hemen bada hegazkin
kable eta txori
A. Labaka
eta Aiako harriak
harrapatuz ongi
O. Etxeberria
lainoa sartzen digu
ta haizea lodi
A. Labaka
ondo gidatu zazu
ez dadin erori.

A. Labaka
Orain joan gaitezen
Goierri aldera
O. Etxeberria
Gabiri eta Zerain
tartean hortxe da
A. Labaka
ta drona galdu zaigu
gora eta behera
O. Etxeberria
traktore bat atera
baitzaio parera.

O. Etxeberria
Lehen ere Ernion
jotakok badira
A. Labaka
ta gu traste honexei
ondotik begira
O. Etxeberria
erreka baten baina
hobe da mendira
A. Labaka
gizakiak beti du
hegaztien mira.

A. Labaka
Zerbait topatu nahian
horrenbeste ordu
O. Etxeberria
gasolina bota're
ein beharko diogu
A. Labaka
Aralarrera heldu ta
Txindoki jo du
O. Etxeberria
bere bila abiau
beharko gero gu.

O. Etxeberria
Ez zait interesatzen
flyscha ta hondartza
A. Labaka
ba kanpoko aldean
hartua du martxa
O. Etxeberria
zenbat erreka zabal
zelai ta baratza
A. Labaka
behin famatu zen eta
turistak dakartza.

A. Labaka
Flyscharen inguruan
beitu zenbat jende
O. Etxeberria
kamera hartu eta
grabatzeko gaude
A. Labaka
denok ibiltzen gera
sarri moden mende
O. Etxeberria
hemen aparkatzen da
hau OTArik gabe.

O. Etxeberria
Orain Hondarribira
han aireportura
A. Labaka
hala joango gera
zuk esan modura
O. Etxeberria
Elon Muskek sortuta
moda bihurtu da
A. Labaka
hobe lurrera heldu
ta egon gustura.