Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolaris / Auteurs
Azpiroz Iztueta, Asier
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Medikua zara. Ohartu zara azkenaldian geroz eta paziente gehiago etortzen zaizkizula lotarako arazoekin.

Description

Air
Zure tristura nabari dut
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogeita batgarren mendean
Ustez bizi gera malgu
baino askok lana gehitxo
bai lan eta bai kargu
soldata duin samar bat
etxe askotan daukagu
baina orain berrehun urte
baino okerrago gera gu
ohera goiz joan baina
loak hartzeko berandu
ta konponbide pastila
kaxa piloa enkargu
(ohera goiz joan baina
loak hartzeko berandu)
presaka bizi gera ta
lo egiten ahaztu zaigu.

Nahiz ta guztiz premizkoa
degun guk lan pagatua
estresa, antsietatea
azalean pegatua
ohean sartzen gera ta
hor hasten da olatua
kezkak buruan jiraka
eta betiko kantua
horregatik pastilekin
jendea engantxatua
efektua egiten du
baina nolako tratua
(horregatik pastilekin
jendea engantxatua)
bilatu behar deguna da
bizitza orekatua.

Estresean murgilduta
dago langile klasea
zortzi orduko jarduna
geure kontrako haizea
ohean sartzen gera ta
hor hasten da oinazea
holakotan ez da aski
ardi batzuk kontatzea
gaur egun premizkoa da
bizimoduz aldatzea
kirol pixkatxo bat egin
tarteka harremantzea
(gaur egun premizkoa da
bizimoduz aldatzea)
ze erreza ta ze zaila
gure buruak zaintzea.