Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolaris / Auteurs
Labaka Mayoz, Ane
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Urte sabatikoa hartu zenuen duela hilabete batzuk. Buruan plan asko zenituen arren, gurasoen zaintza lanetan pasa duzu orain arteko denbora.

Description

Air
Azken urteetan gure herrian
Nom de la strophe
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Nom de la strophe:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)  
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Inork espero ez duenean
iristen delako gaitza
gure etxeko martxa askotan
da horren eramangaitza
nik ezin nion itzuri egin
ez naizelako harkaitza
baina barrura espero gabe
iritsia zait ekaitza
nere denboren dohaintza
eskaintza eta eskaintza
urte honetan ez det jasoko
nere usteen emaitza
gutxien uste degun unean
behar dutelako zaintza. (bis)

Nik Kuba neukan berez buruan
fantasien esparrua
nik bidaiatu egin nahi nuen
mudatzeraino larrua
baina beste behin aurrean daukat
sistemaren amarrua
eta ez dakit nola ezkondu
kanpoa eta barrua
aurrean daukat murrua
ta barruan amorrua
nahaste bat soilik bilakatu naiz
sentipenen desterrua
ez joatearren tristua eta
tristuragatik errua.

Ta joan gabe hemen ari naiz
aita ta amaren orbitan
diskurtso asko eginak ditut
nik lagunekin sarritan
ai baina orain askatuz gero
korapilo on bat tripan
izango nuke ta hautatu det
hau ez pentsatzea bitan
zaintza jarrita auzitan
joaten natzaie bisitan
nere ametsak ta nere planak
gordeta dauzkat patrikan
ai teorian zein erreza den
ta zein zaila den praktikan.