Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria
Bertsoa entzun |
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria
Nom de la strophe:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Haur nintzenetik bideotara
zuzendu nuen brujula
zenbat serie ikusi dudan
ezin liteke kalkula
baina euskaldun izate hutsa
dagoeneko da burla
ta ikuspegi kritiko samar
bat ezin duzu xuxurla
hausnarketetan eginagatik
laburmetraia mardula
zinemaldian ipintzen dute
toreroen pelikula. (bis)
Kontatzen dute gauza bat eta
ostendu beste erdia
esan liteke goi karguetan
daukagula aberia
pelikulak du esan indarra
mezua ta alegia
noraezean galtzen da baina
Paul Urkijoren egia
ez direlako ondo uztartzen
praktika ta teoria
errelatua bihurtzen bada
patriotikoegia.
Orain Netflixek dauka indarra
entzuten zaio zenbaiti
baina han zer gauz ekoizten diren
norbaitek du erabaki
Aupa Etxebeste ta Kutsidazu
dira historia zati
baina gordean utzita daude
horrenbeste adabaki
mitologian friki den honek
zoritxarrez ondo daki
errazagoa da estreinatzen
Hollywoodean Irati.