Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Alaia Martin
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin
Zu etorri zara ta
etxera ez noa
zatoz, zatoz sakatu
ezazu frenoa
baliotsua da ta
oso modernoa
ze iruditzen zaizu
todoterrenoa? (bis)
E. Artetxe
Saltzen hasia zera
gutxika-gutxika
nahiz urrundik ez zendun
hain onaren pinta
zure proposamena
hobe da utzita
todoterrenorako
nahikoa naiz ni-ta. (bis)
A. Martin
Ze autoestima hori
ia-ia abusu
eta saltzailea ere
zuretzat ze luxu!
“Ona naiz” esanez ni
zur-lur utzi nauzu
auto saltzailea aizu
zuk ematen duzu. (bis)
E. Artetxe
Berez nahiko nukeena
kotxe bat hain arrunt
baina ahal bada jarri
bere barruan zut
beraz egin beharra
proposamen batzuk
nik nahi dudan guztia
ez duzu saltzen zuk. (bis)
A. Martin
Bueno behar bada, bai
sinistu zortean
eta aurrekonturik
ez daukat blokean
beraz esan ezazu
zuk lehen kolpean
zenbat zero dituzun
kontu korrontean. (bis)
E. Artetxe
Nahiz ta negoziatzen
jarraitu luzaro
ziur zure zeroak
doaz haratago
zorte kontuarena
egin zait arraro
hogei milatik gora
zorterik ez dago. (bis)
A. Martin
Beraz zortearengan
duzu hutsunea
bertsolaritzat dizu
nik begirunea
hartu twingo bat zerbait
merke emakumea!
Eman behar duzue
itxura xumea. (bis)
E. Artetxe
Nahiz eta itxurarik
ez nuke nahi gorde
plazarik plaza gabiltz
sarritan dotore
nahiz gure modukoa
litzakeen twingo're
garraio publikoan
segitzea hobe. (bis)