Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Aner Peritz Manterola

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Unai
Peritz Manterola, Aner
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Lagun minak izan zineten. Orain urte batzuk elkarrekin haserretu zineten. Berriro heldu diozue harremanari.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Aner Peritz Manterola

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Euzkitze
Ze haserre begiratu
nizun ezin zait higatu
nire bikote zenakin zinen
unean liatu
lehengo harreman, lehengo tratu
nahiz eta orain berrartu
berez oraindik barru-barrutik
ez dizut barkatu. (bis)

U. Mendizabal
Begiratuak bateko
hitz itsusiak besteko
Txanela zulo beltz hartan ginen
hain gorputz gazteko
guztia irabazteko
eta erruak ahazteko
sekula ere ez da berandu
berriro hasteko. (bis)

A. Euzkitze
Laguntasunaren trabak
ta bereizteko bulkadak
orain bihurtu ditugunean
berriz bihotzkadak
nahiz ta haserretu erabat
maukapean karta daukat
ta sentitzen dut zor dizudala
gaiztakeria bat. (bis)

U. Mendizabal
Ederra didazu bota
jarri zera nere kontra
orain zertako hasi ba Aner
ate zaharrak joka?
Txarra badidazu opa
gaur zaila nik deritzot pa
zurearekin utzi nunetik
soltero nago ta. (bis)

A. Euzkitze
Ez zitzaizun ongi sartu
ta orain ezin berriz hartu
utzi egingo zintula ondo
nizun abisatu
nahiz amorruak pisatu
nahiz hasieran lintxatu
poztxo bat daukat hark zintuela
marikonizatu. (bis)

U. Mendizabal
Lehen armairuan neukana
askatu det banan bana
eta pasatu zen harretxeri
zor diot gaur dana
aurretik daukagu lana
ahantz dezagun iragana
eta lehen baino hobe zain ‘zagun
gure harremana. (bis)