Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aner Peritz Manterola

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Alaia
Peritz Manterola, Aner
Exercice
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé
Goenkaleren bi fan zarete. 30 urte pasatu dira, eta jakinarazi dute gidoi berriak idazten hasi direla. Castingera joan zarete.

Description

Air
Lurralde dena dabil I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aner Peritz Manterola

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Euzkitze
Protagonista izan
besterik ez dut nahi
A. Martin
ni ere izan ninteke
justu hortako gai
A. Euzkitze
aktoretzaz ez dakit
Goenkaletaz bai
A. Martin
nik bi eskuak ditut
jada izerdiz blai.

A. Martin
Maria Luisa izan da
nire eredua
A. Euzkitze
baina hil zenetik ja
hemen da negua
A. Martin
baina nago oroimen
hareri heldua
A. Euzkitze
hau izango ote da
gure enplegua.

A. Euzkitze
Goian jarri behar da
Goenkalen maila
A. Martin
egia esan hartzen
dago nahiko zaila
A. Euzkitze
performer bezala neuk
daukat abantaila
A. Martin
baina gaur nire alde
daukagu harmaila.

A. Martin
Ze, etorri naiz dena
ondo ikasita
A. Euzkitze
ondo esan du gidoia
ere ez daki-ta
A. Martin
loreei hitz egiten
ja nago hasita
A. Euzkitze
hemen behar dena da
aurpegi polita.

A. Euzkitze
Eta ni horregatik
nator makillauta
A. Martin
nik ere kapa pixka’t
badut hemen, aupa!
A. Euzkitze
Ez gara ipiniko
lehenengoen aurka
A. Martin
hara galdetzailea
hasi da itaunka.

A. Martin
Ezagutzen al duzu
non dagon Arralde?
A. Euzkitze
Beti egon naiz hori
jakitean alde
A. Martin
Orion esan behar da
nahiz ta egin galde
A. Euzkitze
nahiago nuke egin
neuk hemendik alde.

A. Euzkitze
Uste nun baietz baina
ez dakit asko-ta
A. Martin
badago hemen mila
hilketa ta mota
A. Euzkitze
lehen denboraldian
ez nengon jaiota
A. Martin
Jina bi aldiz hil zen
ta ez bota bronka.

A. Martin
Gidoilari berriak
jartzea hobe da
A. Euzkitze
bai hobe dugu joan
hori egitera
A. Martin
animo Aner maite
banoa barnera
A. Euzkitze
ni igual sartzerako
joango naiz etxera.