Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Unai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Begi bat galdu zenuen 90eko hamarkadako manifestazio batean. Segurtasun- indarren biktimen zerrenda berritu dute, baina ez zaituzte sartu oraindik.

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal

Nom de la strophe:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Manifa haren ondorengoa
izan zen hain itsusia
kasko beltzdunek kopeta beltzez
hala ninduten utzia
kornea eta begiko buelta
hezurrez guztiz hautsia
ta ezer pasa ez balitz gisan
mintzatu zen nagusia
pilotakada haren golpea
ez zen izan igurtzia
ta bistan dago argitu gabe
dagola egun auzia
nik daukat begi bat gutxiago
ta haiek ezin ikusia. (bis)

Tokian eta unean nengon
patua omen da patu
baina zorteak ez neri ez zidan
begi barrurik zanpatu
harrezkeroztik nork daki zenbat
alditan geran kejatu
baina ertzantzak pilota eta
eskopetaz da oldartu
Cabacasena pasa zen eta
ordutik hamaika datu
Tolosan ere iñauteritan
Xuharrena zen pasatu
urteak joan, joan dira baina
gauzak ez dira aldatu. (bis)

Betaurrekoak eta lentilak
ez noski ez ditut aski
bizimodua ez, ez zait joan
batzueri bezain ezti
pilotakada haren kolpea
ordaindua det garesti
ta egin zuenak ordainduko du
pentsatzen nuen amesti
baina zerrenda goitikan behera
begiratu det zehazki
baina ez nago dena den hortan
errelatu ta argazki
gertatu denan onarpentxo bat
ere ez letorke gaizki. (bis)