Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-05-04 Baiona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2024-05-04 Baiona Lagun-artekoa
Gai-emailea
Berra, Maialen
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Onintza
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Oroitzen al zara 18 urte zenitueneko ametsekin? 18 urte zituen neska haren paperatik, nola irudikatzen zenuen gaur egungo Onintza?

Description

Air
Goizean altxatu eta
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2024-05-04 Baiona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Inoiz ez nuen izan nahi polizia edo apaiz
baina aukera bakarra gertatzen zitzaidan hain gaitz!
Bertsotan segi nahi nuen espazioz eta garaiz
kazetaritza ikasi inozentzia hain alaiz.
Bidean suertatu dira milaka harri eta haitz
konfunditu naiz lagunez ta konfunditu naiz etsaiz (bis)
ez naiz izan nahi nuena, baina zoriontsua naiz.

Euskal Herriko txapela gero eta urrunago
ikusten nuen orduan ze amets handi arraro
gizon artean bakarrak izan ginen eta klaro
isilik gure tuari barrurantza zenbat trago.
Hogeita bost urte eta oraindik plazetan nago
eta beste horrenbeste jarraitu nahian luzaro (bis)
orduan uste nuena baino askoz libreago.

Oraindik ere bidea ez zaigulako amaitu
hementxe irauten dugu, asmatu eta jarraitu
batzuetan exitoa, besteetan kolpeak hartu
bizitzak onetik eta txarretik izaten baitu.
Orduko neska gaztea ezin dut orain epaitu
bidea berdin egiten dut orain ere asmatu (bis)
amets handiei jarraitu ta txikiekin gozatu.