Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-05-11 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2024-05-11 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre
Hemen jendia pozik al dago?
Aurpegitara begitu
saltsa pixka bat jar deigun edo
igual loak joko ditu.
A. Mendiluze
Buru zuri bat pare-parean
hortxe ikusten det lagun
ez dakit parre egiten duen
edo parrez ari zaigun.
U. Agirre
Buru zuri bat dezu aurrean
ta begirik ezin kendu
zuk ere poza bazeneukake
zuriya baldin bazendu!
A. Mendiluze
Pentsatu ondoko emakumean
ere fijatu naizela
parre holaxe egiten duna
disimuluan bezela.
U. Agirre
Orain parre egin egin du zabal
lehen ai zan bere kasaka
bertso saiora etorri al zera
pelukeritik pasata?
A. Mendiluze
Pentsatu hola ikusi eta
benetan poztu naizena
denbora asko da nere hitzekin
inor gorritzen ez zena.
U. Agirre
Eta ondoko gizasemiai
begitu, Aitor, begitu!
Nahiago nuke antioju hoiek
nere soinian banitu.
A. Mendiluze
Ama-semeak izango dira
antza pixka bat bada hor
eta duda bat okurritu zait
Unai nork zainduko du nor?
U. Agirre
Neri batere ez zait inporta
izan leike on ta txarra
baina duda bat badet buruan
nork moztu diyon bizarra?
A. Mendiluze
Alde batean kendu egin du
ta beste aldean utzi
honek duna da borondatea
baina apunteri gutxi.
U. Agirre
Aldamenetan eskasa dauka
kokotz gainean ederra
horren antzeko xamarra ez al da
gure auzoko akerra?
A. Mendiluze
Haundi xamarra bota diozu
baina lasai zaite tira!
Nik ere aker hori izan nahi det
oso ederki bizi da.
U. Agirre
Eta ondoan beste bat bada
iepa! Ondo al zaude zu?
Jertse ta guzti zaude hemen ta
odolikan ba al dezu?
A. Mendiluze
Eskuarekin horrela dago
besterik ezin espero
burua iya eror zitekeen
eskua kendu ezkero.
U. Agirre
Ta alkondara kuadrodun hori
irriparrez dago aupa!
Lepoz bera ez, ta lepoz gora
Aitor zure antza dauka.
A. Mendiluze
Kuadro hoiekin bodako ondo
eta mendirako ongi
bejondaizula urte osorako
uniformea da hori!
U. Agirre
Ta mahaiburuan dagoen hori
ez da bertsolari txarra
gustora asko hartuko nuke
bere buruko kalparra.
A. Mendiluze
Berak zientoka dauzka ileak
beste hoiek bat edo bi
horrena ez da itxura ona
harrokeria da hori.
U. Agirre
Nahiz ta itxura bestela izan
edadez fuerte zaude zu
ilea jarri harro antza ta
zuk disimulatzen dezu.