Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-06-15 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2024-06-15 Usurbil Lagun-artekoa
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Behin batean Loiolan III
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2024-06-15 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. M. Irazu
Mahaia parekidea
Aitorren ordena
hori gauza politta
eder ta gardena
baino hasi ezkero
arrazoin barrena
igual kulpa izango da
bertsolariena. (bis)

A. Mendiluze
Zu ote zoaz horren
errua hartzera?
Neri galdetu gabe
elkar banatzera
ba orduan Irazu
jakin nahi det zera
ez didazu esan ta
zer sentitzen zera? (bis)

J. M. Irazu
Galdera egin didazu
dexente petoa
eta erantzuna zor
ze errespetoa…
Pertsona sentitzen naiz
bete-betekoa
ta gaur bertsolaria
eta suertekoa! (bis)

A. Mendiluze
Ez zait bada damutu
galdera egina
erantzuna izan da
dotorea, fina
baina ez da hemen bukatzen
kontu hau jakina
beti emango al dezu
erantzun berdina? (bis)

J. M. Irazu
Gauza guztia dator
aitortu ezina
terreno labainetan
gabiltza jakina
emango det erantzun
gustoko ta fina
berriz eiten ba’iazu
galdera berdina. (bis)

A. Mendiluze
Mundua aldatzen da
urterikan urte
nik dakidan bezela
badakizu zuk’e
eta jaso nahi duten
erantzunan truke
ez det egingo baina
egingo dizute. (bis)

J. M. Irazu
Egingo didatela
nik badakit aurrez
baino abildadea
bertsoz eta urrez
erantzungo det bihar
nahiz agian gaur ez
baino ez naiz geldituko
erantzun beldurrez. (bis)

A. Mendiluze
Ni ere erantzun horri
lotuko natzaio
dudan ibili gabe
beti saioz saio
ni Aitor sentitzen naiz
ta izatea nahio
ta ez bada komeni
zer egingo zaio! (bis)

J. M. Irazu
Ez ote da komeni
zenbat eginkizun
karga pixka bat ikus
leike zure pisun
orain galderatxo bat
berez ez da isun
jakin nahi nuke zuri
nork galdetu dizun. (bis)

A. Mendiluze
Ba erantzungo dizut
jakin nahi dezuna
ea gustatzen zaizun
bazabiltz zer suma
batek galdetu zidan
ondo dakizuna
eman zidan galdera
eta erantzuna. (bis)

J. M. Irazu
Biyak eman zizkizun
komeriya zer zen!
Nunbait arituko zan
babarrun aletzen
baina kontua ez da
lainotara heltzen
erantzuten duenak
ez daki galdetzen. (bis)

A. Mendiluze
Nerekin ez baitzeukan
aski itxaropen
ez zen egon erantzun
bati itxaropen*
berak esan zidan zer
esan behar niokeen
eta ez zidan utzi
ados ez egoten. (bis)

J. M. Irazu
Hori gerta liteke
zenbaiten kaltean
beti egoten gera
zalantzen atean
ta zer egingo degu
bien bitartean?
Sarasua ekarri
datorren urtean! (bis)

A. Mendiluze
Gauza berrien bila
zabiltza beti zu
zer esango zenuen
lehendik nintzen izu
horregatik egin nahi
nizuke abisu
entzun nahi ez dezuna
kontatuko dizu. (bis)

* Poto-lapsusa: “Itxaroten” kantatu nahiko zuen, hain segur.