Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Lierni Rekondo
Bertsoa entzun |
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Lierni Rekondo
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
L. Rekondo
Amona, mezak badu
parranda tankera
altxa, eseri, altxa
ta eseritzera
atzo ibili ginen
gu hemengo antzera
kalian gora eta
kalian behera. (bis)
M. Lujanbio
Hau da ordea juergaz
oso aparteko
lotsa gutxi daukazu
hori esateko
hau sakratua baita
ta erabateko
lurrari muxu eman
zerura joateko. (bis)
L. Rekondo
Eta hala eginda
juan behar al duzu?
Nahiko garbia dago
ze nolako luxu!
Eta zuk ere amona
eman al diozu?
Nik gauza okerragoei
eman diet muxu. (bis)
M. Lujanbio
Umeari zergatik
eiten diot kasu?
Kontatzen dizkit eta
mila ipuin antzu
zernahiri muxu ematen
hor zabiltzala zu…
Dana kontatu beharrik
ere ez daukazu. (bis)
L. Rekondo
Nik begia jarri dut
apaizan ardoan
zuk kontatu zaidazu
hauxe nola doan
banatze ote al dun
eliza osoan
eta botako al dit
txosnako basoan? (bis)
M. Lujanbio
Hortan onak dituzu
amonan manerak
ez dira txosnakoak
kalizak ta zerak
Kriston odolarekin
bazeuzkan aukerak
danentzat eskeintzen du
baino edan berak. (bis)
L. Rekondo
Bapatean dantzarik
pasilloa bete
euren begizulotan
horrenbeste neke
amona, nahiz ta dauden
txukun xamar, tente
nerekin juergan zeuden
dula ordubete. (bis)
M. Lujanbio
Juergan zebiltzala
hor dauden guziak
erdi narrastuak ta
erdi biluziak
sinistuko dituzu
hemen ikusiak
hemen juntatzen dira
hilak ta biziak. (bis)
L. Rekondo
Hilak eta biziak
dabiltz hola-hola
nahiz berez panorama
ez zaidan axola
behatu ta egin dut
inguru-kontrola
ta dirudi jendea
erdi lo dagola. (bis)
M. Lujanbio
Isiltasun oihartzun
eta kantu lasai
igual daude erdi lo
ta bukatzeko zai
zuri´re laburtzeko
esango dizut ai!
Apaizai kaso ez ein
baino Jainkuai bai. (bis)
L. Rekondo
Zerura joango bainaiz
Jainkoan kontura
orain arte nei ez zait
batere ardura
nik galdera bat daukat
hor dago itxura
bollerak ere joaten
al gara zerura? (bis)
M. Lujanbio
Noski joango zera
sinisten baduzu
bollera, ez bollera
nik maite zaitut zu
zure lagun birtual
zure hatz ta pultsu
gauza raroagoak
sinisten dituzu. (bis)
L. Rekondo
Gazteak rarok gara
eta hala omen
modaz pasata zaude
zu amona hemen
isildu egingo naiz
oraintxe bederen
ostia hartzera noa
zuk eman baino lehen. (bis)
M. Lujanbio
Segi zazu aldarera
sillatik irtenda
pasilloan barrena
da zuzen da xenda
modaz pasata omen
nagola ta benga!
Lasai gaztetasuna
ere pasatzen da. (bis)