Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-08-31 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ekhiñe Zapiain Arlegi
Bertsoa entzun |
2024-08-31 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ekhiñe Zapiain Arlegi
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Elustondo
Nahiz ta asmo handiak
egin igual aurrez
guztiak betetzea
ez baitago errez
urteroko promesa
egin det tamalez
gimnasioan izena
emango dut berez
nahiz ta urte osoan
gero azaldu ez. (bis)
E. Zapiain
Iraila iritsi da
al gara ohartu?
eta erdi beldurrez
hizketara batu
nik ez dakit zer egin
gim-ana ahaztu
nahiz ta planak aipatzen
ekin guk, barkatu
ezer hasi baino lehen
behar da bukatu. (bis)
N. Elustondo
Bukatzeko ordea
maiz nago penetan
egoera trabatzen
zaidanez denetan
bukatzea komeni
da hasieretan
ta ni burugogorra
naiz kontu hoietan
astelehenero gisan
hasiko naiz dietan. (bis)
E. Zapiain
Ba hortako leku ona
ez da hau beharbada
neri dietarenak
eman dit ikara
nahi nuke lan errexa
giroa, patxara
iraila irudikatzen
ai Nerea! Hara
Hernaniko malda hau
bezalakoa da. (bis)
N. Elustondo
Ta biriketan haize
gutxi dugu, kuanto!
Aldapan behera ezin
ibili galako
baina beste kontu
bat ez da kalterako
hemen tabu da baina
aipatu beharko
badator txapelketa
gipuzkoarrontzako. (bis)
E. Zapiain
Badator txapelketa
topa altxa basoa!
nahiz kontu hori neretzat
izan den mantsoa
lehia maiz bihurtzen da
problema, arazoa
irailean eginen al
diogu pasoa
ta hartuko al dugu
bertso deskantsoa? (bis)