Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-05-18 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Aixita Bertso Sariketa (4. 2024. Irurtzun)
Représentación
2024-05-18 Irurtzun Sariketa
Conducteur/trice
Gartzia, Zigor "Zian"
Bertsolaris / Auteurs
Arregi Markuleta, Maider
Bizkarra, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikotea zarete. Aitor hautua egin zenuen mugikorrean Whatsappik ez instalatzeko. Maider, gaur ere Aitorrentzat diren hamarren bat mezu jaso dituzu.

Description

Air
Iparragirre abila dela
Nom de la strophe
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2024-05-18 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aitor Bizkarra

Nom de la strophe:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Bizkarra
Bi gara eta ez gara bera
zuk maiz didazu aipatu
holako txapa jaso ezkero
ezin nauzula maitatu
ai zenbat irakaspen!
Niretzako idazten
dauzkazu zortzi txalatu
konponbidea bakarra dago
zeuk ere desinstalatu. (bis)

M. Arregi
Baina zutaz gain Whatsapparekin
daukat harreman bikaina
zure kolegek esan didate
“Esan Aitorri bi kaña”
antidesarrollista
ez Whatsapp ta ez Insta
Aitor oso ondo baina
beste batzuek jasotzen dugu
zure hautuen ordaina. (bis)

A. Bizkarra
Lehen pozik geunden baina nekeza
bihurtu da azken txanpa
nire hautuen ordainarekin
zuk zenbat izerdi tanta!
Haserretuz gero zu
beti hala diozu
hor sartu dudala hanka
naizen bezala maite nauzula
hori iruzur galanta. (bis)

M. Arregi
Neri idazten didate baina
hamaika lagun urdurik
ez da funtzional izango hortik
kanpoko hamaika zubik.
Antidesarrollista
bihurtu zenez Bizka
idatzi dute lagun bik
zure nobia izan nahi nuen
ta zure ama dirudit. (bis)

A. Bizkarra
“Aupa!” idazten dizute eta
erantzuten duzu “Aupa!”
zerbaitek behar luke aldatu
ni ere agobiatu nau ta.
Hau otu zait ondoren
nahiz ta guztiz dagoen
nire printzipioen aurka
sekretaria ta jefearenak
ohean morboa dauka. (bis)

M. Arregi
Derrepentean kontu hontatik
atera duzu hainbat su
nahiz ta oheak neri ez egin
honek beste enbarazu.
Antidesarrollista
zu ta ni berriz lista
ez diet egingo kasu
eta hautua hartu behar dut
ala Whatsappa ala zu. (bis)