Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-05-18 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta
Bertsoa entzun |
2024-05-18 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta
Nom de la strophe:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Auzo okupa baten bizi naiz
proiektua da txukuna
baina batzutan hautsi egiten da
nere geruza biguna
auzoa dago erdi kolokan
ta antsietatez laguna
auzokideen artean gogor
dabil urduritasuna
ta ez dakigu noiz helduko den
etxe husteen eguna
hemen ezin da ondo ikusi
inoren etorkizuna.
Eta batzutan desorden dira
gure auzoko bilerak
ezegonkorrak baitira hemen
gauden denon ibilerak
nahiz antolatu hainbat manifa
nahiz ta antolatu grebak
beti mobidak etortzen dira
baten atzetik beste bat
eta nik behintzat baditut nere
DNIa ta paperak
auzoko batek ez dauzka eta
zer sentituko du berak?
Nahiz ta luzatu gure jendea
bizitzeko aldarria
eguneroko bizitza gero
askotan da lazgarria.
Udaletxeak ere jarrera
dauka ikaragarria
gu botatzeko proiektu baten
bista daukate jarria
ez dakit nundik baina tripetan
badaukat egonarria
ta sentitzen naiz ekaitz erdian
geldi dagoen harria.