Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-11-09 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Ane Labaka Mayoz, Garazi Navarro Ugarteburu, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2024-11-09 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Ane Labaka Mayoz, Garazi Navarro Ugarteburu, Julio Soto
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Soto*
Hirurogeita hamasei urte
kunplituko ditut aurten
dagoeneko ez zait inporta
nitaz ze pentsatzen duten.
G. Navarro
Sagardo pixka’t ekar ‘zazue
beharrezko ez al zan ba?
Hemen ahotsa ez da berotzen
oxigenoa edanda!
A. Labaka
Ahots honekin nahiko nituzke
belarri guztiak urtu
Julio jarri nire atzean
eta pixka bat makurtu.
J.M. Irazu
Ez letra eta ez solfeorik
baina irtetzen da zerbait
beti Santa Fa nahi izaten det
Santa Fe ateratzen zait.
J. Soto**
Abildaderik baldin baneuke
hobe egin nahi nuke nik
baino ez pentsa bertsolariek
hobe egiten dutenik.
G. Navarro
Belarri txarra du gizajoak
ez egin barre ez dauka kulpa
Julio hori konpontzen da hemen
patxaran kopa hartuta.
A. Labaka
Repertorio klasiko baten
kaleak eta baleak
ta honek oraindik ez du ikasi
Ikusi mendizaleak!
J.M. Irazu
Ai letrarekin a ze komerik
holako momentu txarrik!
Julio zuk ere hobe zenuke
ahoa moittu bakarrik.
J. Soto
***
G. Navarro
Hori da Soto nire laguna
gaitasuna bai zurea
argi ikusten da holakoetan
dena da aktitudea.
A. Labaka
Ni deseroso nago zuekin
orain behian orain goian
igual izena eman behar det
Donostiko Orfeoian.
J.M. Irazu
Soton letra bat badaukat hemen
nahi nuke ondo xuxurla
esaten dute kopla eder hau
Zaldibin kantatu zula.
J. Soto****
Aber Julio zentratu zaite
estutzen doa ataka
saiatzen denak lortu dezake
pixkanaka, pixkanaka.
G. Navarro
Bale Julio hobetzen zoaz
ulertzen goaz gu biok
eske ez dakite, lehen edarira
hauts pixka bat bota diot.
A. Labaka
Ai konpainia txarra hartuta
Zaldibin zenbat masakre!
Aldatu egin behar det eta
salbatu nazazu Xapre!
J.M. Irazu
A ze nolako lau korista gu
elkartu geranak bertan
egunen baten irtengo gera
Tolosako txapelketan.
*Nahita kantatu du gaizki.
**Nahita kantatu du gaizki.
***Ez du kantatu; ahoz imintzioak besterik ez ditu egin.
**** Orain hobetoxeago kantatzen.