Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Agin Laburu
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Agin Laburu
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arregi
Gu espetxetik irten gara ta
gaude lana bilatu zai
eta nik behintzat gezurrak esan
ezetz esan eta ezbai
nere egoera aipatu nahi dut
lantegietan nolanahi
nire iragana nahi ez badute
nik lan hori ez baitut nahi.
A. Laburu
Lan mundu hontan baino ez degu
oso bide zuzenikan
ez det esango eredugarri
inoiz izan naizenikan
baino egia ezkutatziak
ez dit ematen penikan
ez nuke esango aukeratzeko
moduan gu gaudenikan.
M. Arregi
Baina aukera hartu behar da
parean jartzen danean
nahiz eta dena kontatzeko ni
hemen nagon afanean
ez badute nahi entzun gu zertan
genbiltzan iraganean
kasu horretan fatxa batentzat
egongo ginen lanean.
A. Laburu
Gu biok lapur izan ginanez
behinola iraganian
kartzelatikan atera gera
denboraren juanian
zuri etikak ez dizu uzten
bide hori aidanian
gosiak baino nahiago det nik
fatxa batentzat lanian.
M. Arregi
Orduan fatxa izan nahi duzu
nagusi gisa gertuko
zuk daramazun jokabidea
nik ez dut oso gustuko
gu lapur gisa ibili ginen
ez diot egingo uko
ni naizenaren errelatoa
ez didate lapurtuko.
A. Laburu
Kartzelak asko aldatu zaitu
errexa dago esaten
nik ere igual bide berbera
gustora hartu nezakeen
langabezian segiko dezu
hasia naiz antzematen
kontzientziak mundu honetan
jatenik ez du ematen.