Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arregi
Guk ikasleei begira
askotan zenbat mobida
bat mobilera, portatilera
begira ari da
ta zein da alternatiba?
Zein da gure perspektiba?
Gu zahartzen goaz eta garaiak
aldatu egin dira. (bis)
Mantxi
Nik ez det ondo eramaten
saiatuko naiz esaten
nerabeekin klasea ez da
errexa izaten
amenazuzko azalpen
asko jaso ditut aurten
nun bizi naizen badakitela
ere esan zidaten. (bis)
M. Arregi
Amenaza bota zuri
nik ere jaso ditut bi
bidejokotan biolentziaz
hamaika irudi
ta sentitzen naiz urduri
sarri aurpegia zuri
pantaila gabe monoak jota
daudela dirudi. (bis)
Mantxi
Txirrin-txirrina entzugo zai
ez dira egoten lasai
ta atentzioa deitu ezkero
“benga jun hai porai”
inor zapaltzerikan ai
ez det nahiz indar ta dohai
ditudan, baina ni zapaltzerik
ere ez nuke nahi. (bis)
M. Arregi
Ari dira zu zapaltzen
beraz kexatzera goazen
gazte garaian daukagun lana
errexagoa zen
zenbat urte DBH-n
ikasleei txapa sartzen
goizero nago jubilatzeko
orduak kontatzen. (bis)
Mantxi
Badatoz eskuin ta ezker
ta guk ezin egin ezer
ze, sufrimendu behar zuena
dena poz ta plazer
ni zapaltzen bota det laster
eta aritu naiz oker
gu zapaltzea esan behar nuen
ta barkatu Maider. (bis)