Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-12-01 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Auteurs
Martikorena Lizaso, Eñaut
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Israeli boikota egiteko talde bat sortzeko deialdia egin duzue herrian. Uste baino jende gutxiago elkartu zarete.

Description

Air
Munduko ilunabarra
Nom de la strophe
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso

Nom de la strophe:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denek ezkerreko rola
hartzen dute sarri hola
ta gero ze deskontrola
jende danai bost ajola
ta bitartean lepo kasino
hango karta ta tonbola
lauzpabost batu gerala eta
ezin naiteke kontsola
gero irria egin beharko
guk elkarri edonola
bilera hontan ikus daiteke
nahia gainetik dagola
herri babesa eman baino lehen
nahio dute koka-kola. (bis)

Sarri halako lokatzen
artean degu jokatzen
betikoak kolokatzen
gehiagoik ez da topatzen
milaka kartel jarriagatik
gu ez gera ba osatzen
ni saiatzen naiz nere kuadrillan
etortzeko proposatzen
antza bakarrik konpontzen dela
edo dute suposatzen
ta Palestina mainstreama degu
pixka’t sakonago goazen
zein oroitu da hamar urtetan
ze gertatu dan Donbasen. (bis)

Gu zentro inperiala
eta lujuz bizi ahala
ez da jendarte kabala
itxuraz soilik zabala
gero han kolak bakarrik dauka
jende biltzeko abala
beti horrela ari beharra
ez ote degu tamala?
Norbaitek pixka’t aldauko balitz
kritikarik ez ojala!
Guk zintzo zintzo eingo diogu
talde hontan diosala
denok batera landu dezagun
auzi internazionala. (bis)