Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta
Nom de la strophe:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Guk festetan kaleetan
jartzen dugu furgoneta
eskoletan egin dugu
makina bat ariketa
kasuak gutxitzea da
gure elkarteko meta
baina halere etsita
sentitu ohi naiz tarteka
eskuetan hartzen ditut
orratza eta probeta
eta kasuetan gora
gizentzen doa karpeta
heziketan indar asko
ipintzen ez dugu eta
agian erakundeek
behar dute heziketa. (bis)
Nahiz sexuaz egiten den
batzutan hainbeste broma
ondoren gizarte hontan
gaia oso da sakona
agian hartu dezake
pandemia baten forma
eta adi ez dagonak
nahigabe jotzen du horma
izan daiteke sifilis
izan leike papiloma
ta beste agerikoa
ez da izaten sintoma
nik ez ditut bereizi nahi
sexu txarra eta ona
bakarrik informatzera
bidali ohi naute hona. (bis)
Datu zerrenda bat daukat
orduan ez da gezurra
eta oso txikia da
zabaltzen dugun apurra
festetan guztia ez da
fandangoa, furra-furra
nahiz eta ipintzen dugun
maiz feministen ikurra
honetan jakintza ez da
izaten beti ziurra
eta nik nesken aurrean
maiz dardarka daukat lurra
ez baitiet egin gura
diskurtsotan iruzurra
bereizi behar ditugu
kontua eta beldurra. (bis)