Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Labaka Mayoz, Ane
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Nerabe baten gurasoak zarete. Gaztetxoen mugikorren erabilera mugatzeko kanpaina egiten ari dira ikastetxean. Zuei ere zuen mugikorren erabilera gutxitzeko gonbidapena egin dizuete. Zu, Ane, prest zaude horretarako. Beñat, aldiz, ez.

Description

Air
Beti penetan beti penetan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Garai latz eta ilun hauetan
nago itxaropentsua
seme-alaba nerabeekin
topatzeko kontsentsua
etxe berean ezin da izan
aurkia ta ifrentzua
haiei eskatu ta guk ez egin
horrek nun dauka zentzua?

B. Gaztelumendi
Kontraesanak dauzkat nik ere
ta nahiz horrek nauen hausten
bertsolariok orain ez dugu
nahi adina aurreikuspen
antolatzaileek nola wathsappez
kontaktatu ohi gaituzten
mobila pozik utziko nuke
baina ez didate uzten.

A. Labaka
Zure goizeko lan ordutara
mugatu zazu tartea
hortik kanpora zuk aldatzeko
bizi degun gizartea
pantaila baten ezin kabitu
gure intimitatea
neretzat ama izatea da
eredua izatea.

B. Gaztelumendi
Aitatasunak ere eskatzen
du berez nahiko zuhurtzi
ta ikusten det burua altxa
ezinik hor dago Urtzi
langile klase honek gordean
aukeratik dauka gutxi
norberak ez du erabakitzen
noiz hartu eta noiz utzi.

A. Labaka
Nik uztekotan, puskatzekotan
hartuko nuke mailua
hortxe daukagu gure agenda
gure iratzargailua
maiz jostailutzat hartuagatik
berez ez da jostailua
mobila ez da pantaila soil bat
mobila da ispilua.

B. Gaztelumendi
Ta ispilu hori erabiltzeko
badira hamaika modu
lekzioren bat eman asmotan
etortzen gera gero gu
baina etxean zer egoten da?
Otordu eta lo ordu
ta behin etxetik irtendakoan
eskura edukiko du.

A. Labaka
Beti eskura izate horrek
sortzen dit neri ikara
pantaila baten iltzatzen bada
begi pare gorrikara
eztabaidatu dezagun Beñat
eskuetan bi kikara
altxa burua ta begiratu
iezadazu begitara.

B. Gaztelumendi
Ane zurekin berez ados naiz
hori ez da doakoa
baina mobila hain da gaurkoa
eta hain da modakoa
gu guraso ta bera nerabe
juxtu hor dago gakoa
beti egingo du guk agintzen
dugunaren kontrakoa.