Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Elustondo, Nerea
Iguaran, Oihana
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Suhiltzaileak zarete. Zu, Nerea, etengabe ahalegintzen zara zure lanarekin zerikusia duten ikastaroak egiten zure denbora librean; Oihanak ez du ikastarorik egiten behartuta ez bada.

Description

Air
Esplikatzera noa kontuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo
Oposaketak egin genitun
ta biok irten ginen gai
gimnasioan ibiltzen gara
sarritan izerditan blai
dena ez dakigu eta hargatik
nik gehiago ikasi nahi
gure mundua aldatuz doa
ta arriskuak ere bai.

O. Iguaran
Jakin badakit arnesak lotzen
gehiago ikas litekeela
baino askotan ikastaroa
burokrazia, papela
kamioiaren mekanika ta
tuboaren arandela
horretarako beste langile
batzuk hartu ditzatela.

N. Elustondo
Bestela ere langile batzuk
egoten dira lehertuta
eta gu ere gure ordutxoak
hola nolabait sartuta
gabiltzala ta dena konpondu
nahia besteak hartuta
nahiago al dezu beti egotea
lokalean aspertuta?

O. Iguaran
Nik afaria jartzen dizuet
lokalera bidalita
ta entrenatzen jarraitzen degu
bizkarra ondo estalita
suak gerora arrisku gisa
izateko itzalita
deia heltzean piztu egin nahi det
ta ez egon kiskalita.

N. Elustondo
Ta horregatik nahi zenituzke
kolpez jeitsi pertsianak
gure gremioan lehen ere nahiko
fama badauka galbanak
lehen bi katutxo salbatu eta
konpondu ohi ginan danak
oin salbatzea tokatzen zaigu
tigreak ta iguanak.

O. Iguaran
Dibertsifika gaitezen baina
eginda aukera onak
ez det jakin nahi nola kargatu
armagintzako bonbonak
nola lagundu desjabetzeko
gazteak eta amonak
ikasiko det jartzen badira
erdigunean pertsonak.

N. Elustondo
Erdigunean jarri pertsonak
hori entzuten degu maiz
baina kaskoak ta egoerak
denak ditugu oversize*
ahal den guztia ikas dezagun
oraindikan gaude garaiz
ta mundu gerra badator ere
prestatuta egongo naiz.

O. Iguaran
Su txiki baten kezkatan eta
mundu gerra ahoratzen
horretarako ikastarorik
bazan ez det gogoratzen
pilatu dezun jakintza hori
berez ez det alboratzen
baina sirena hoska daukagu
hartu kaskoak ta goazen!


*Obersaiz ahoskatu du.