Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Beti gabiltza gure
zilborrei begira
Elustondo:
nahiz eta diskurtsotan
joan urrutira
umilana eginez
gaiaren harira
baina maiz okerrenak
justu hoiek dira.
Puntua:
Besteei eskaintzeko
behar da denbora
Elustondo:
eta hori soberan
ez da egongo ba!
Pixka’t ematen ezin
da egin aproba
damutzea alperrik
da noski gerora.
Puntua:
Lehenetsi ezkero
komunitatea
Elustondo:
hobeto lihoake
gure gizartea
hala're horri itxi
diogu atea
norbere zilborrera
beitu ta pakea.