Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Beñat Gaztelumendi
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi
Lantoki barruraino
hara udazkena
ustez izan naizena
jakiten azkena
albistea entzun ta
barruan eztena
gizonon artean maiz
hauxe da eskema
normaltzat hartzen dugu
normala ez dena.
E. Artetxe
Bulegoetan gizon
kuadrilla zabala
berria hedatu da
aibala, aibala!
Ondo asko dakigu
ez dela normala
ta agindu diote
lana utz dezala
lehenbizikoa izan
balitza bezala.
B. Gaztelumendi
Lehenbizikoa ez da
atzo gauekoa
ez naiz halakoak lehen
entzun gabekoa
hain dugu gertukoa
pare parekoa
ez baita munstro gaizto
bat apartekoa
beti izaten da norbait
gure artekoa.
E. Artetxe
Nahiz ta jendea hezten
egin ahalegina
oraindik hola gaude
da gauza jakina
lankide bat da, beraz
gutarra, berdina
eta jendeak berriz
sinetsi ezina
zalantza egiteak
ematen dit mina.
B. Gaztelumendi
Berekin bageneukan
hainbeste harreman
kafea hartzen genuen
pareko tabernan
kafe makinan ere
arituak teman
gizon bat naiz hezia
ni bere eskeman
inori ezin diot
lekziorik eman.
E. Artetxe
Ados Beñat lankide
ta lagun gera gu
kafea konpartitzen
jardunak ondradu
eskerrak albiste hau
ez den izan tabu
orain tokatuari
hartu izana kargu
azkena izateko
balioko al du?