Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
Nom de la strophe:
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Emakume bat neukan aurrean
giroa joan da lurrunduz
elkarrengana hurbildu gera
ez sarri gisa urrunduz
horren natural, horren barrutik
elkarrizketa ehunduz
ni galderetan saiatzen nintzen
maiz erantzunak bigunduz
nahastu ote gera munduz?
Malko bat hiru segunduz...
Emakumea mintzatu baitzait
eta ez itzulinguruz
erditze gelan jasan daitekeen
biolentziari buruz. (bis)
Biak batera galtzen joan naiz
rimela eta karmina
gaur kafetegi txiki honetan
ez zait kabitzen samina
isil-isilik nik entzuteko
egina det ahalegina
ta pentsatu det ai, honi buruz
sarri jardungo bagina!
Denez momentu sorgina
pozgarria nahiz gordina
kazetari lez grabagailuak
bilduko du erdimina
nik ere berdin bizi izana
ta hitzak jarri ezina. (bis)
Gogoratzen det ospitalea
hain aseptikoa, hitsa
ginekologo andreak zorrotz
gazteleraz bere hitza
kostata baina azkenerako
heldu zitzaigun bizitza
gaur beste bati hau entzutea
egin zait horren bortitza
isiltzea zen baldintza
hau jasotzeko langintza
emakumeok urte luzeetan
hala egin nahian gabiltza
gure minetan barneratzea
ez al da kazetaritza? (bis)