Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Nom de la strophe:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Iurrebaso abizena
izatez badut nibela
soziolinguista ofizioz
ez nuen uste nik bela
aztertu dut euskalgintza
dabilela dabilela
kaleko erabilera
ta sentipenak bestela
nahiz ta ikerketa sarri
bilakatzen den orbela
jendaurrean aurkeztu dut
jendea ez da ergela
susmoa baneukan eta
gaur frogatu dut horrela
aurrera joan nahi eta
atzerantza goazela.
Haseratik banituen
hiruzpalau hipotesi
teoria eta marko
irakurgai ta sintesi
Txepetxek egindakoa
lehenago nuen miretsi
baina sakondu genezan
propio gintuzten hezi
hizkuntza bizigai dugu
eta ezin dugu etsi
azken urteetan dena
da ordea parentesi
bihar gutxi izango gara
eta gutxiago etzi.
Uste det agintariek
ez didatela sinetsi!
Oraindik ere burua
hala daukat irakiten
nola iritsiko garen
ez denez erraz jakiten
hizkuntzak dena behar du
kontzientzi ta erabilpen
nahiz ta marketin kanpaina
gehiegi diren egiten
berdina esaten gabiltz
ni eta hiru-lau kirten
nahiz ta ikerketa hitza
ahoz aho darabilten
zirkulo itxi hontatik
azkar behar dugu irten
nahikoa ikertu dugu
has gaitezen eragiten.