Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gai-librean puntutan
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Mendiko umea naiz
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Hara begira biok
aspaldiko partez
A. Martin
ni ere pozik nago
emoziona zaitez
B. Gaztelumendi
orain arte aritu
zara nahiko artez
A. Martin
artez ez dakit baina
behintzat borondatez.

A. Martin
Zu ere oso ongi
bai beti bezala
B. Gaztelumendi
nik uste dut jendea
aspertu dudala
A. Martin
nik pozik sentitzen dut
Illunbeko sala
B. Gaztelumendi
pixka bat koxkortu da
aspaldiko txahala.

B. Gaztelumendi
Eta jendea ere
dago nahiko bero
A. Martin
olatuen kontua
ez nuen espero
B. Gaztelumendi
tarteka aditu da
eztulen bat edo
A. Martin
guk hartu behar, behar
orain errelebo.

A. Martin
Eta olaturen bat
egin beharko da
B. Gaztelumendi
ni igeri ez noa
olatutan gora
A. Martin
animatzeko ere
badago denbora
B. Gaztelumendi
nekatu egin gera
baina ze gustora.

B. Gaztelumendi
Eta gure parean
hamaika pankarta
A. Martin
niri egin didate
baten bat aparta
B. Gaztelumendi
nirea ez dut ulertzen
ai zaleok barka
A. Martin
taldean egin behar da
ezin da bakarka.

A. Martin
Ta nik zure pankarta
ez dut ba ikusi
B. Gaztelumendi
hango ertz hortan dago
denetan nagusi
A. Martin
hori zuk esatea
da pixka’t itsusi
B. Gaztelumendi
beno kritika hoiek
utzi, utzi, utzi!

B. Gaztelumendi
Ta ze doinu daukazu
bakarkakorako?
A. Martin
Dena kontatzea ere
ez dago ondo guapo.
B. Gaztelumendi
buruz buruko baten
ene zenbat gako!
A. Martin
Pixka’t deskantsatzeko
eseri beharko.