Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Zubikarai

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Alberdi, Haritz
Bertsolaris / Auteurs
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Zubikarai, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gurasoak zarete. Zuen semeak ez zuen lortu unibertsitate publikoan nahi duena ikasteko behar besteko nota. Zu, Aitor, prest zaude unibertsitate pribatu bat ordaintzeko. Zu, Amaia, ez.

Description

Air
Ludi bizitza abesti gozoz
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Zubikarai

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zubikarai
Ingenieritzan sartu nahi zuen
bere senari tiraka
baina EHUn* onar zezaten
ia puntu erdi falta
ordain dezagun ba pribatua
kezkak atzean lagata
batzuk horrela dioten arren
bere errua ez da ta.

A. Iturriotz
Berak ez du ba lortu hau Aitor
falta zaio puntu heren
ta bizitzaren hasieran dago
bera gazte, bera lerden
diruarekin guztia lortu
omen daiteke bederen
nik ez nioke erakutsi nahi
desberdinkeria zer den.

A. Zubikarai
Noski ezin da haurra epaitu
ikasketen arabera
baina halere izango du ta
berez mila gorabehera
baina gaur egun gauden munduan
ez ikastea kalte da
ta utzi ezean geratuko da
gizartetikan atzera.

A. Iturriotz
Batxilergoa berriro ere
eta gero kokatu han
urtebete bat zer da ba Aitor
segiko luke kantuan
nik ez dut gisa hontan sartu nahi
kontraesanen zakuan
publikoaren alde gu beti
ta semea pribatuan.

A. Zubikarai
Publikoaren alde borroka
mordo bat eginak gu lehen
ta orain berriz noraezean
topatua degu Julen
nahiz ta pribatu hori ez zaigun
geratzen guri gertuen
esan zaidazu EHUk gaur
publikotik zenbat duen.

A. Iturriotz
Ba publikotik zeozer badu
nahiz batzuek egin uko
bestela Deustu zer dugu aizu?
Ez denontzat, ez gertuko
eztabaida momentuz behintzat
hemen gelditzen da punto!
Semearentzat nik Kutxan ez dut
krediturik eskatuko.


*Eatxeun ahoskatzen du