Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana, Beñat Iguaran
Bertsoa entzun |
2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana, Beñat Iguaran
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Iguaran
Han eta hemen ibiltzen gera
eta gutxitan nabarmen
biok lanean gauden artean
beste gehienak atseden
ilusioa eta indarra
sobran sumatzen det hemen
pentsatu hutsean gure alfonbra
zeinek zapalduko duen.
O. Arana
Izar handien unibertsoa
ez denez unibertsala
ez da guretzat aste hontako
zinemaren kapitala
Audiak sartu behar dituzte
gu joan eta berehala
ni sentitzen naiz hiriak bota
nahiko bagintu bezala.
B. Iguaran
Hiriak bota nahi omen gaitu
baino nei ez dit ajola
gure lanean sekula ere
ez baitaukagu kontrola
gero Bardemek bere hitzaldia
emango omen du hola
eta pentsatu esaten badu
alfonbran pozik zegola.
O. Arana
Zuk ba al dakizu ze diru dagon
Bardemen zapata zolan?
Aizu beluxez jantzita ere
porlana beti da porlan
hemen montatzen duten guztia
nola kanpokoentzako dan
laister txapela ta gerrikoa
jantzita egingo dugu lan.
B. Iguaran
Zu beti horren ezkorra zera
hain laua ta hain planoa
gaur'e halaxe eongo zinala
aurretik banun susmoa
izarrak hemen dauzkagu eta
gozatzia det asmoa
Williams anaiak hor datoz eta
firma eskatzera noa.
O. Arana
Leku honetan nagusi dira
billeteak ta bizarrak
nik zertarako gurako ditut
Hollywoodeko izarrak?
Halako kontu guztiek erro
guztiak dituzte txarrak
Beñat gu gara hemen euskeraz
lan egin duten bakarrak.