Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Eneritz Artetxe Eizagirre
| Bertsoa entzun |
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Eneritz Artetxe Eizagirre
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Artetxe
Ikasketetan ia hamar urtek
bazuten bai beren zama
ospitalean sartuta egon
baldin bada zure plana
nik nahiago dut lau haizetara
zabaltzea gure lana
balio badu jende gutxigo
iristeko guregana.
O. Aizpurua
Egia da bai dibulgatzea
hain beharrezkoa dela
mila zorion aupa Eneritz
zuk egin’zazu horrela
baina uste det ospitalean
hobe egongo naizela
ez det nahi gero irainik jaso
Felix Zubiak bezela.
E. Artetxe
Ongi dakigu gogorra dela
hedabideen papela
nahiz Zubiari jarri zioten
kolpetik ia eskela
Euskadi Irrati baten sartuta
jardun nahi nuke horrela:
mediku ona ta euskalduna
ere izan daitekeela.
O. Aizpurua
Bi gauzak izan daitezke noski
guztiok gaude irrikan
baina irratian zernahi esaten
ez zaite hasi korrikan
edozer gauza ezin da esan
egin daiteke hutsikan
jendea gainera ez dadin bota
ez esan eozer gauzikan.
E. Artetxe
Ai jendeari erantzute horrek
sortzen al dizu pereza?
Baina gureak izan dezake
Oier bere interesa
nahiz ta batzutan eman nezakeen
erantzun bat aldrebesa
tertuli batek arin dezake
larrialdien estresa.
O. Aizpurua
Tertuli denak izaten dira
bata bestearen kalko
oroitu Covid garaia sarri
ideia askori alto!
Nik itzaletik jarraituko det
baina ez da kalterako
nire laguntza izango dezu
baina behar dezunerako.
