Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-09-29 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolaris / Auteurs
Igartzabal Murua, Endika
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Ez zenion barkatu. Orain beranduegi da.

Description

Air
Gure herri ttiki hau da
Nom de la strophe
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua

Nom de la strophe:  Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zeinen zoriontsu nintzen
oporretan igerian
edo igande goizetan
gurasoekin mendian
gerora gelditu ziren
hainbeste ertz agerian
eta ni horren bakarrik
hain egongela handian
dena handitxo geratu
zitzaidan niri agian
zortzi urteko ume bat
dibortzioan erdian. (bis)

Ta hori gertatzen denean
umearentzat kalte da
gaueroko eztabaidak
jartzen ninduen artega
burua sartu ohi nuen
behin da berriz mantapera
eta denboraz ezin nun
burua handik atera
aitari atera zion
bere maletak atera
horregatik joan nintzen
ni amarekin batera. (bis)

Aita ez zenez gurekin
batere ondo portatu
amari ematen zion
behar ez zen hainbat tratu
ta hori nik ezin nion
inolaz ere barkatu
baina bizitzan mundu hau
ai nola zaigun bueltatu!
Gaitz batek eraman digu
zioten diagnostikatu
ta orain nik nahita ere
ezingo det besarkatu. (bis)