Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Tatiegi, German Urteaga Garmendia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-10-05 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Tatiegi, Aitor
Urteaga Garmendia, German
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikotea zarete eta pisu bat duzue alokagai. Ikasle batzuek sartzeko eskaria egin dizuete. Zu, German, alokatzeko prest zaude. Aitor, aldiz, ez

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Tatiegi, German Urteaga Garmendia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


G. Urteaga
Alokatzeko eskau digute
eta hor pro-en zerrenda
lan egoera onena ez degu
Aitor onar ‘zazu benga!
Gu autonomo txikiak gera
begi bistan ikusten da
eta ez dago bere onenean
gu bion liburu denda.

A. Tatiegi
Baina dendatik gure etxera
bidea egin da azkar
beste pisu bat urtetan dugu
hustua ta utzi samar
eta dirua lasaitasuna
horixe helburu bakar
hara gazteak sartzeak gero
guretzako lana dakar.

G. Urteaga
Nahiz hasieran izan daitezkeen
alokairuan aski gudu
begira ‘zazu fin egoera
ta ikus ezazu seguru
mila eurotan alokatzea
nik horixe dut helburu
eta horrekin hautsitakoak
ti-ta konponduko 'itugu.

A. Tatiegi
Beste baten bat bilatzen egin
gura nuke ahalegina
mila euroko diru saria
egokia da jakina
baina bikote hasi barri bat
sar daiteke imajina
han konponketa erdiak eta
diru saria berdina.

G. Urteaga
Lehendikan ere aditu ditut
ondo zure aditzeak
baina niregan sartzen zabiltza
etengabean iltzeak
diru piloa ere ez degu
Aitor ez gara printzeak
ta ze zentzu du etxebizitza
bat hutsik edukitzeak?

A. Tatiegi
Ikasleekin ez dudala nahi
esango dizut ostera
beste baten bat sartzea dela
nirekin dudan aukera
ados printzeak ez gara baina
gaizki ez gabiltza keba
gure arazo handiena bada
dirua nori atera.