Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Haizea Arana, Maider Arregi Markuleta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-10-05 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Arana, Haizea
Arregi Markuleta, Maider
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Haizea, gida-baimena atera nahian zabiltza, eta lau aldiz suspenditu dizu Maider aztertzaileak. Bosgarrenez elkartu zarete auto barruan.

Description

Air
Azienda bat dago
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Haizea Arana, Maider Arregi Markuleta

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Arana
Sentitzen naiz bihurri
dugun intsektua
baimenak ematen du
ia debekua
aizu konturatu naiz
ta da perfektua
kopilotoarena
da nere lekua.

M. Arregi
Kopilotoarena
zure altarea
barkatu baina zugan
daukazu klabea
berriro hemen dator
ganora gabea
ja ikasi al duzu
zer den enbragea?

H. Arana
Nik ikasi dudanik
ez ‘zazula uste
mantendu beharko naiz
hemen urtez urte
matrikulan ordaintzen
dudanaren truke
nere txoferra izan
nahi ahalko zenuke?

M. Arregi
Joe, proposamena
ez nuen espero
baina izan naiteke
hori honezkero
txoferra izango naiz
bukatu ta gero
baina kobratzen ditut
ordua ehun euro.

H. Arana
Joe, ehun eurokoa
zure errezeta
ez nuke eman gura
ba zurekin buelta
honaino ekartzeaz
nago neka-neka
onena izango da
igual bizikleta.

M. Arregi
Zuk parean dituzu
horrenbeste hodei
baina barka zaidazu
beitu ze ikasle gay*
hau esan ohi diet nik
badatozen denei
arrankatzen baduzu
jarriko dizut sei.


*gei ahoskatu du.