Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Maider Arregi Markuleta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-10-05 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Akizu, Maialen
Arregi Markuleta, Maider
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok frankismo garaian hazi zineten. Gurasoek ia erdararik jakin ez arren, euskara galdu egin zenuten. Gaur, biak jubilatuta, euskaltegiko gelan elkartu zarete.

Description

Air
Gizakiak harri bat
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Maider Arregi Markuleta

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arregi
Ze gogorra izan zen
frankismo bezpera
orain euskara omen
lehen zena euskera
euskaltegira gatoz
pozik ni ta bera
estutxean arkatza
eskutan papera
ebatsi zigutena
berreskuratzera. (bis)

M. Akizu
Ebaki zuten hori
izan zen ordena
gero trantsizio bat
norentzat, norena?
Frankismoko paisaje
ta hango umeena
euskaltegira gatoz
ze itxaropena!
Hizkuntza ez zen bakarrik
galdu genuena. (bis)

M. Arregi
Baina kendu zituzten
horrenbeste hitz han
gero lan egin dugu
guk erruz bizitzan
berez lehenago ere
etorriko nintzan
baina pena bat daukat
Maialen zuk gisan
gaur arte denborarik
ez dugula izan. (bis)

M. Akizu
Denbora izan baita
gure miseria
ikastea ordea
denez zilegia
aldatu da euskara
ta euskaltegia
kuriosoa da beste
kideen hiztegia
nik euskera nahi nuke
eta ez B2-a. (bis)

M. Arregi
Ta gure klasekoak
berriz B1a du
baina ez zaiozula
hari hartu kargu
gizarte honentzako
eredu gara gu
eta erakusteko
gauza bat daukagu
euskalduntzeko inoiz
ez dela berandu. (bis)

M. Akizu
Ez da berandu eta
gu elkarren lagun
poz berri bat daukagu
hori da ezagun
historian minduta
hamaika euskaldun
gu orain irrifartsu
pozik ta ahaldun
euskaldun izatea
ospatu dezagun. (bis)