Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Haizea Arana, Asier Azpiroz Iztueta
Bertsoa entzun |
2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Haizea Arana, Asier Azpiroz Iztueta
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Azpiroz
Hemen jendeak zutik ezin du
itxura antzean mantendu
San Inazio bezpera baino
Cabarceno ematen du. (bis)
H. Arana
Hor bat botaka ez zaigu ba hasi
bere uretan itoa
nahigabe edan du bere botakaz
betetako txupitoa. (bis)
A. Azpiroz
Dantza askorik ez dute egiten
gure musikaren truke
arin-arina jartzen degu ta
burua mugitzen dute. (bis)
H. Arana
Nahiz ta gogorra izaten den maiz
parrandako azken txanda
gu ez geundeke askoz hobeto
hauen erdia edanda. (bis)
A. Azpiroz
Goizeko seiak badira eta
ez dago giro barea
nere amonak esango luke
“hauxe da kuxidadea!” (bis)
H. Arana
Batzutan zeinen aldrebesa den
parranderoen bizitza
lehengo mozkorra eta lagun bat
hor morreatzen dabiltza. (bis)
A. Azpiroz
Horrelakoak pasatzen dira
sarri iluntzeko deman
ze inbiria! Aspaldi hontan
nik ez det muxurik eman. (bis)
H. Arana
Ta kuadrilla bat hortxe ari da
izotza pasa ta pasa
nik ez nekien Azpeitin zenik
ligatzea hain erraza. (bis)
A. Azpiroz
Azpeitiarrak horren raroak
ta gehio dira erotu
dena aldrebes egiten dute
izotzarekin berotu. (bis)
H. Arana
Nahiko arraroak hemen dauzkaten
ligoteoak ta zitak
ai pelikula ikustekoak
falta zaizkit palomitak. (bis)
A. Azpiroz
Orain garaia etorri zaigu
billeteak kontatzeko
nahikoa diru badago hemen
Balira bidaiatzeko. (bis)
H. Arana
Noski Balira joan gaitezke
baitaukagu hain ezagun
momentuz txanda bukatu da ta
kaña bat hartu dezagun. (bis)