Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-11-03 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Gurrutxaga Urbieta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-11-03 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolaris / Auteurs
Elustondo, Nerea
Gurrutxaga Urbieta, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Jon, perretxikozale amorratua zara, eta Nerea basozaina da. Jon, gaur mendian zabiltzala Nerea basozaina ikusi duzu basoan otarra bete perretxikorekin.

Description

Air
Behin batean Loiolan III
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-11-03 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Gurrutxaga Urbieta

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 



J. Gurrutxaga
Beti lau kilo baino
bi dira hobeto
lasai ez ditut eta
etxean gordeko
hor zoaz zuren onddo
ta zure kuleto
ederra zaude guri
kontuak hartzeko. (bis)

N. Elustondo
Kuleto eta onddo
hainbesten akabo!
Basoa dago inoiz
baino garbiago
eta arren ez ‘zazu
zuk batu gehiago
aste hontako kupoa
otarra hontan dago. (bis)

J. Gurrutxaga
Zure jarrerarekin
puztu lepazaina
zuk izan behar omen
gure basozaina
emaidazu gutxinez
tortillantzat aina
natura guztiontzat
ez al gendun baina? (bis)

N. Elustondo
Natura hemen dago
betiko lekuan
ta gehiegi batzeko
ibili tentuan
moldatu baikaitezke
modu perfektuan
erosi txanpinoiak
supermerkatuan. (bis)

J. Gurrutxaga
Txanpinoiak erosi
dio apal-apal
Nereak ze aurpegi
Nereak ze azal!
Uzturre korritu du
luze eta zabal
holaxe ibiltzen da
natural-natural. (bis)

N. Elustondo
Natural edota ez
nik daukat batuta
ta hala izatean
ez da nere kulpa
hobe dezu etxeko
bidea hartuta
baserritarren bati
gaztainak batuta. (bis)