Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2025-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
2025-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus
Ai! Bi mila ta seitik
urteak joan dira
M. Lujanbio
merezi al du jartzea
atzera begira?
A. Arzallus
Baina agindu hori zen
gu haruntza jira
M. Lujanbio
ordun gazteak ginen
eta orain, tira!
M. Lujanbio
Orain gazte xamarrak
esan genezake
A. Arzallus
tira hortan gauza asko
kabitu nitzake
M. Lujanbio
orain dela hogei urte
gu bai elegante!
A. Arzallus
Baina zuek setentako
kinta bat zerate.
A. Arzallus
Eta ni sortu nintzen
laurogei pasata
M. Lujanbio
nerea zure inbidiz
horra zure data
A. Arzallus
beraz zure gurdirantz
ez nazazu saka
M. Lujanbio
zuk lehenengo bertsoa
noiz zenuen kanta?
M. Lujanbio
Bi mila ta bostean
lehenengo finala
A. Arzallus
nik uste hirugarren
aldiz han zinala
M. Lujanbio
zu ere hantxe zinan
mehe, fin-fin, hala
A. Arzallus
Maialen hau jolasa da
hau ez da Triviala.
A. Arzallus
Baina hartu nahi baduzu
zuk gauza zorrozki
M. Lujanbio
orduan beste asko
zeuden segur aski
A. Arzallus
Ai! Maialenek gauza
gehiegi dakizki
M. Lujanbio
Egaña oroitzen dut
ta horrekin aski.
M. Lujanbio
Berrogei ta hamar urtez
aritu zen hura
A. Arzallus
ta azkenean nolabait
erori putzura
M. Lujanbio
gero Jon Maia ere bai
figura modura
A. Arzallus
Iturriaga ere
pentsa ze figura!
A. Arzallus
Dominoko pieza hoiek
denak banan bana
M. Lujanbio
bistan da ai gu baino
zaharrago dirana!
A. Arzallus
Kontuz orain haizea
dator guregana
M. Lujanbio
atzeko hoiek botatzen
izango da lana.
M. Lujanbio
Baina eutsiko diogu
guk egoskorrean
A. Arzallus
heldu eskutik eta
sudurrak aurrean
M. Lujanbio
hurrengo urtetan ere
modu gogorrean
A. Arzallus
hemen egongo gera
gu traza zaharrean.
A. Arzallus
Berrogei urte arte
zuk hementxe segi
M. Lujanbio
Amurriori eman
nahi diot gehiegi
A. Arzallus
jendeak esango du
Maialen ze heavy!*
M. Lujanbio
Amona bat da baina
beti hor egon bedi.
M. Lujanbio
Zeren oraindik ere
bera da onena
A. Arzallus
bueno, hori da berak
esaten duena
M. Lujanbio
lehengo maila dauka nahiz
ja ez den morena
A. Arzallus
hau ez degu Maialen
da Matusalena.
A. Arzallus
Beraz bizi liteke
zazpi mendez edo
M. Lujanbio
ta zu nire ondoan
nahi zintuzket bero
A. Arzallus
zure ondoan beti
Amets zero-zero
M. Lujanbio
pareja ona gara
eta hortan bego.
M. Lujanbio
Gu baino hobeak gero
etor ditezela
A. Arzallus
zuk hori bota dezu
erronka bezela
M. Lujanbio
hor atzean kontrario
ilera itzela
A. Arzallus
ni zure atzetik noa
gordeta horrela.
A. Arzallus
Badaezpada Maialen
besoak zabaldu
M. Lujanbio
zu nere atzetik heldu
pausorik ez galdu
A. Arzallus
kontuz hala ere otoi
ez beti zapaldu
M. Lujanbio
ametsetan gabiltza
zentzurik bai al du?
M. Lujanbio
Hobe da hogei urte
aurten ospatzea
A. Arzallus
bai, ta ospakizun hori
denei gustatzea
M. Lujanbio
latza da Amurriokoen
gogotan sartzea
A. Arzallus
ta are latzagoa
zuekin zahartzea.
A. Arzallus
Zeren zahartzeak ere
dena ez du txarra
M. Lujanbio
nik errebindikatzen
dut dela earra
A. Arzallus
zimurtuta dotore
dago irriparra
M. Lujanbio
bertsoak finak eta
txaloen zaparra.
M. Lujanbio
Nunahi nahi genduke guk
horrelako plaza
A. Arzallus
bai ta edonun ez da
hartzen honen traza
M. Lujanbio
Aupa Amurrio berdintzen
ez dena erraza!
A. Arzallus
Agur ta ahal baduzute
beste hogei pasa.
* “Jebi” ahoska
