Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2025-01-10 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
2025-01-10 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre
Nola ibiltzen geran
daude jakinian
sardoteitik etxera
joan ezinian
kaleik zapaldu gabe
postura finian
ez ginan hola ibiltzen
hoien adinian.
A. Mendiluze
Gazteagoak ote
dauzkazu buruan?
Inbiria puntu bat
hoien inguruan
larunbatean juerga
ta erre orduan
guk astean lau juerga
egiten genduan!
U. Agirre
Gorputzari emanaz
hainbeste kastigu
aurrian dauden batzuk
zerate testigu
zenbat parranda egin
degun badakigu
orduan astian lau
bainan orain hiru.
A. Mendiluze
Orain hiru astean
igual baina segun
eta agenda nola
antolatzen degun
lehen astean lau eta
ez genbiltzan bigun
oain ez dakigu zenbat
gelditzen zaizkigun.
U. Agirre
Orain bizimodua
oso da jakina
crossfit, gimnasiyua
eta tripa fina
mendian gora, behera
jendeen ahalegina
bizitza hori ez da
guretzat egina.
A. Mendiluze
Crossfit, gimnasioa
kirola, letxea…
Kiroldegi eginda
zenbaiten etxea
baina ez al da pena
izango kentzea
horrenbeste kostatu
dena betetzea?
U. Agirre
Ez du gezurra esan
gainera seriyo
tripa honek sortzen dit
hamaika sesiyo
zenbat kostatu zaidan
garbi asko diyo
baina izango nuke
pixka bat gutxiyo.
A. Mendiluze
Hobe pixka’t gutxigo
izango bazendu
denetatik sobera
baita nabarmendu
baina behin esateko
gaur nola gauden gu
kendu nahi dezu baina
ze aldetik kendu?
U. Agirre
Aitorrek orain badu
nahikua sasoia
planta horrekin bota du
bere arrazoia
alkandora ere ez du
ekarri doi-doia
justu-justuan dezu
bigarren botoia!
A. Mendiluze
Baina botoiengandik
al zaude hasia?
Eskerrak tela ez den
bere eskasia
hori propio daukat
pita hariz josia
baina dotorea da
amak erosia.
