Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-01-11 Baigorri Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Miren Artetxe

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-01-11 Baigorri Berezia
Gai-emailea
Alzugarai, Xalbat
Kastorene Luro, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Aizpurua Ibargarai, Haira
Artetxe, Miren
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Basaizeako kideak zarete. Gaurko afaria prestatzeko IKEAra joan zarete falta zenuten materialaren erostera. Rakleta egiteko makina, ordezkatu behar diren bi aulki, eta anpula pare baten bila zabiltzate. Dendako panelak segitzen hasi zarete.

Description

Air
Erraldoiak dantzan daude
Nom de la strophe
Laukoa, ertainaren moldekoa, 2 puntuz (hg) / Bi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-01-11 Baigorri Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Miren Artetxe

Nom de la strophe:  Laukoa, ertainaren moldekoa, 2 puntuz (hg) / Bi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe
IKEAko paretetan ze ederra dena!
Plegatzen den ispilu bat! Justu behar nuena.

H. Aizpurua
Komunetan ez dugu ta heldu zaut gogorat
baina aukeratzekotan ispilu arros bat.

M. Artetxe
Eta pasabide hontan ohe eder batzuk
bi metro dituen hori entseatu behar dut.

H. Aizpurua
Eta tapiza eder bat har dezagun hara!
Paretan eman duguna zaharregia da.

M. Artetxe
Hemen lau mahai bi kadera Haira ze ametsak!
Hemengo dena behar dugu Basaizearentzat.

H. Aizpurua
Ni fijatu egina naiz hortxe den alfonbran
zuk hartu zuk Tupperwareak ez dira inoiz sobran.

M. Artetxe
Ezkerrera, eskuinera, aintzin, gibelera
hemengo lekuetatik ezin da atera!

H. Aizpurua
Kanapeak ta oheak bada aukera asko
beste karro bat behar dut nire etxerako!

M. Artetxe
Hemendik ateratzea ez denez erraza
Egin dezagun IKEAn asteburu pasa.

H. Aizpurua
Koadroetan kabitzeko nahi dugun desirak
har dezagun bat ta eman gure argazki bat.

M. Artetxe
Hemen dena dugu Haira hori da egia.
Egin dezagun IKEAn bertso-afaria!

H. Aizpurua
Eta bukatzeko hortxe, begira! Begira!
Hartu, ze bizkotxa hoiek hoberenak dira.

M. Artetxe
Gero hau dena muntatzen biok dena dela
ez dugu jakinen ta hauek munta ditzatela.

H. Aizpurua
Gure zentzua ere ez da Miren hain argia
hau baita pasatzen giren bosgarren aldia.

M. Artetxe
Erosi ditugu berrehun gauza aberats gisan
Jarri IKEAren logoa hurrengo afitxan.

H. Aizpurua
Orain dena eraman behar hau da hau epela!
Nik espero dut kofrean sartu eginen dela.