Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2025-01-25 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
2025-01-25 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Nola definituko
zenuke Lesaka?
Mendia aldera badu
nahikoa aldapa
gustatzen da zerbeza
ta baita koñaka
zerbait izatekotan
bestazale da ta. (bis)
Puntua:
Zubiak eraikiz da
herriaren lema
hori egia ote den
hori da problema
ze barrenean badu
gatazkako sena
baina lelotan polit
paratzen da dena. (bis)
Puntua:
Herri ttikia sarri
infernu handia.
Oraintxe erran duzu
zuk Alaitz egia
herri kotilla baita
gauza nabaria
baina lagunartea
a ze oparia! (bis)
Puntua:
Euskarak arnasgune
haundia du hemen
horri ere erran behar
genioke ejem!
Denek ez dute egiten
ta dugu nabarmen
baina gaur bai gaur Bertso
Eguna nola den. (bis)
Puntua:
Gaurkoan bihurtu da
bertsoaren kabi
ta horregatik ari
gara gu kantari
gero Linddurrenbordan
hara ze afari!
Parranda izanen da
eguneko sari. (bis)
